Leonid Pasternak

Leonid Osipovitx Pasternak (Yitzhok-Leib edo Isaak Iosifovitx Pasternak jaioa, errusieraz: Леони́д О́сипович Пастерна́к; Odesa, 1862ko apirilaren 3aGreg./martxoaren 22Jul. - Oxford, 1945eko maiatzaren 31) errusiar margolari postinpresionista izan zen. Familia judu ortodoxo batean jaio zen. Moskuko Unibertsitatean ikasi zuen 1881etik 1885era, lehenik medikuntza eta gero zuzenbidea. 1887an Municheko Arte Ederren Akademian graduatu zen eta 1889tik margotzen hasi zen. Arrakasta handiarekin hasi zuen bere ibilbidea eta Pavel Tretiakovek bere lehen erakustaldia erosi zuen. 1889. urtean Rosa Isidorovna Kaufnan pianistarekin ezkondu zen eta 1890. urtean Boris semea jaio zen. Errusiar margolaria izan zen inpresionista bezala kalifikatu zena. Peredvizhniki taldeko kidea izan zen. Lev Tolstoiren laguna izan zen. Hainbat aldiz erretratatu zuen eta bere lanak ilustratu zituen. 1921ean Berlinera joan zen begi bat operatzera. Ebakuntzaren ondoren, Errusiara ez itzultzea erabaki zuen. 1933an Ingalaterrara ihes egin zuen eta Oxforden hil zen 1945ean.


Developed by StudentB